Gizartea -
Epailearen erabakia
Castelldefelseko istripua biktimen arduragabekeriak eragin zuen
Aitorpenak hartu eta istripuaren informeak aztertu ostean, epaileak deliturik ez dagoela eta geralekuak araudia betetzen zuela erabaki du.
Erredakzioa
Gavako (Bartzelona) Lehen Auzialdiko Epaitegiak Castelldefels Playa tren geltokian gertatuko istripuaren ondorioz irekitako eginbideak artxibatu ditu Sant Joan gauean gertatutako ezbeharra biktimen "arduragabekeriagatik" gertatu zela uste duelako. Gertakarian 12 pertsona hil ziren.
Epaileak, gidariei eta testiguei aitorpenak hartu eta istripuaren txostenak aztertu ostean, deliturik ez dagoela eta geralekuak araudia betetzen zuela erabaki du.
Magistratuak Sant Joan gauean tren geltokiak segurtasun eta argiztapen baldintzak eta legediaren arabera betetzen zituela uste du.