Itxi

Gizartea

Zentral nuklearra

Apirilaren 26an Garoñari buruzko ezohiko bilera egingo du Nuclenorrek

Agentziak | Erredakzioa

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Garoña berriro irekitzearen aldeko ebazpena eman ondoren, zentral nuklearraren etorkizunari buruz hitz egingo dute bertan.

  • Garoñako zentral nuklearra ixteko protesta. Argazkia: EFE

    Garoñako zentral nuklearra ixteko protesta. Argazkia: EFE

Apirilaren 26an, Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bazkideek ezohiko bilera egingo dute zentral nuklearraren etorkizunari buruzko erabaki bat hartzeko. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Garoña berriro irekitzearen aldeko ebazpena eman zuen otsailean, eta Espainiako Gobernuak sei hilabeteko epea du horri buruzko erabakia hartzeko.

Nuclenorreko iturriek jakitera eman dutenez (erdi bana dute Iberdrolak eta Endesak), herritarrek zentral nuklearra berriro martxan jar ez dezaten egindako eskaera aztertuko dute ezohiko bilera horretan, ekonomikoki bideraezina izan daiteke eta.

Iberdrolak eskatu zuen Garoñaren jabe den enpresa horretako bazkideen artean ezohiko bilera egitea. Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak akziodunen aurrean egin zituen adierazpenen arabera, Garoña ?ez da bideragarria?, eta zentral nuklear hori berriro irekitzeak aurrekontu handia eskatuko lukeela azpimarratu zuen. Hala, zentrala berriro zabaltzeko eskaera ez egiteko galdegin zion Endesari. 2012ko abenduan geldiarazi zuen Nuclenorrek Garoñak hornitutako sare elektrikoa.

Bestalde, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aldeko txostena egin du, eta, ondorioz, Espainiako Gobernuak abuztura arte izango du horri buruzko erabaki bat hartzeko epea.

Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko erabakia ahalik eta gehien atzeratzen saiatzen ari direla salatu du Ekologistak Martxan taldeak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena