Gizartea -

Sutea Bilbon

Sei edukiontzi erre dituzte Bilboko bi leku ezberdinetan

Gertaerak Txurdinaga auzoan eta Bilboko erdialdean jazo dira, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Sei edukiontzi erre dituzte Txurdinaga auzoan eta Bilboko erdialdean

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei edukiontzi erre dituzte goizaldean Bilboko bi leku ezberdinetan piztutako suteetan. Gertaerak Txurdinaga auzoan eta Bilboko erdialdean jazo dira, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Txurdinagako Txotena kalean hiru edukiontzi erre dira. Colon de Larreategi kalean izan den sutean ere hiru edukiontzi erre dira. Azken gertaera horretan, gainera, suak banketxe baten fatxada belztu du.

Aste honetan Bilbon izan den zortzigarren erasoa izan da goizaldekoa. Asteazkenean, ostegunean eta gaur izandako suteetan hamaika edukiontzi erre dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Suteak argazkiak Eguneko albisteak Txurdinaga gaur