Gizartea -

'TV Euskadi'

Zeledonen jaitsierarekin hasiko da Euskadiko telebista turistikoa

TV Euskadi interneteko telebistaren inaugurazio ofiziala asteazken honetan izango da, 17:45etan. Kate berri honen edukiak 'Facebook' eta 'Twitter' bezalako sare sozialen bidez zabaltzeko aukera dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko jaien txupinazoak emango dio hasiera Euskadiko Turismoari zuzendutako telebista on-line berriari. Zuzeneko lehen emisio honetan Zeledonen jaitsiera zuzenean emango dute. Kate berria, Euskadik dauzkan gauzarik erakargarrienak zabaldu eta turismoari bultzada emateko jaio da.

Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea izan dira TV Euskadi telebista katea aurkeztearen arduradunak.

Web orrialde honetan, hainbat ekitaldi zuzenean jarraitzeko aukera izango da, tartean hiru hiriburuetako jaien hasiera eta, aldi berean, Euskadiko turismoarekin loturiko bideo promozionalak ikusgai izango dira.

Orrialdea EiTBren laguntzarekin jarri da abian eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako ekimen baten barruan dago. Helburu nagusia "Euskadi, dasta ezazu" turismo markari jarraituz Euskadiren irudia kanpoan zabaltzea da.

Ikusentzunezko edukien bitartez, turistek produktu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute: gastronomia, enologia, ibilbideak, bilera turismoa eta hirietako turismoa, besteak beste.

Horrez gain, hainbat azpikate ere daude eguraldia, kultura agenda eta bestela ekintzen informazio guztiarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea