Gizartea -
AHTren lanak
Jaurlaritzak 8,9 milioiko bultzada eman die Gipuzkoako AHTren lanei
Gaur egun Bergara-Antzuola, Beasain mendebaldea, Beasain ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Tolosa dira lanetan dauden tarteak.
Erredakzioa
Euskal Garraio Sailak 8,9 milioi euro eman dizkie AHT Abiadura Handiko Trenaren lanen zuzendaritzari. Honekin, Gizpuzkoako Tolosa-Hernialde eta Antzuola-Ezkio/ Itsaso tarteen lanak arindu nahi dituzte.
Eusko Jaurlaritza Euskadiko ''Y''aren Gipuzkoako lanen arduraduna da, hori dela eta, beharrezko diru kopurua aurreratu egiten du eta ondoren bueltan jasotzen ditu Kupoaren bitartez.Araba eta Bizkaiko tarteak, berriz, Espainiako gobernuaren ardurapean daude.
Iñaki Arriolak zuzendutako Garraio Sailaren hitzetan, 8,9 milioi euroak Gipuzkoako tarteen lanak indartu eta arintzeko erabiliko dira.
Gaur egun obratan dauden tarteak sei dira: Bergara-Antzuola, Beasain mendebaldea, Beasain ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Tolosa.
Antzuola-Ezkio, Tolosa-Hernialde, Urnieta-Hernani eta Andoain-Urnieta tarteak, berriz, lizitazioen zain daude.
Eusko Jaurkaritzak, Euskal Trenbide Sarearen bidez, honela banatu du dirua: 6 milioi euro Antzuola-Ezkio-Itsaso tartearentzat, 68 hilabeteko epearekin, eta 2.900.000 euro Tolosa-Hernialde tartearentzat 31 hilabeteko epearekin.