Gizartea -

Gertakaria

Zortzi lagun atxilotu dituzte Bilbon, obra batzuetan kobrea osteagatik

Lapurrak, trenaren tunel baten barruko kobrezko kablea lapurtzen aurkitu dituzte Deustu auzoko obra batzuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 eta 40 urte bitarteko zortzi pertsona atxilotu ditu goizaldean Bilbon. Kobrezko kablea Deustu auzoko obra batzuetatik lapurtzen aurkitu dituzte, eta bertan ere aurreko gauean ezaugarri bereko lapurreta egin zen, Herrizaingo Sailaren arabera.

Segurtasuneko jagolea izan da goizaldeko ordu bietan Ertzaintzari abisua eman diena, obra barruan bertan lan egiten ez zuten pertsona batzuk zeudela esanez, trenaren tunel baten barruan hain zuzen.

Ertzainak bertaratu zirenean, tunelaren irteerak blokeatu eta lapurrak atxilotu ditu.

Atxilotuak Deustuko obra berdinetan aurreko gauean izandako lapurretarekin erlazionaturik dauden ikertzen ari da Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea