Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Tratu txarren errua emakumeena dela uste dute 10etik 4k
Berdintasun Ministerioaren inkesta baten arabera, gero eta herritar gutxiagok uste dute agintariak tratu txarrak desagerrarazteko gai direnik. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida.
Erredakzioa
Emakumeen aurkako indarkeriaren kasuetan, hamar lagunetik lauk uste dute emakumeen errua dela tratu txarrak pairatzea erasotzailearekin bizitzen jarraitzen dutelako. Gainera, % 69,1en ustez, gizonek emakumeak erasotzen dituzte arazo psikologikoak dituztelako; beste % 55en ustez, ordea, alkoholaren eta drogen eraginez erasotzen dituzte.
Miguel Lorente Espainiako Gobernuko Genero Indarkeriaren ordezkariak jakinarazi duenez, tratu txarrei bukaera emateko orduan aginteekiko mesfidantzak gora egin du, eragin handi izan baitu salaketa faltsuen gaineko eztabaidak. Horiek izan dira 2.000 laguni egindako inkesta baten ondorioetako batzuk.
Salaketa ez jartzeko arrazoien artean, besteak beste, % 41ek uste dute beldurra dela eta ez dutela egiten; % 30,8ren arabera, lotsak eraginda; % 9,5en ustez, aginteekiko mesfidantza dela eta (2009an % 5k zuten pentsamolde hori), eta % 5,9k uste dute emakume horiek ez dutela arriskua antzematen.
% 69,1en ustez, gizonek emakumeak erasotzen dituzte arazo psikologikoak dituztelako; beste % 55en ustez, ordea, alkoholaren eta drogen eraginez erasotzen dituzte.
Aurten "urte zaila" izaten ari dela onartu du Lorentek, izan ere, emakumeen aurkako indarkeriak % 26 gora egin du. Egunera arte 42 emakume hil dira euren bikotekideen esku.