Gizartea -

Gertakaria

Emakume bati sexu abusuak egiteagatik atxilotu dute, Irunen

Biktimak eta erasotzaileak Parisetik zetorren autobus berean bidaiatzen zuten. 25 urteko erasotzailea komisaldegira eraman dute epailearen esku utzi arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, goizaldean, 25 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Irunen (Gipuzkoa), autobus batean emakume bat sexu abusuak egiteagatik. Biek autobus berean bidaiatzen zuten. Horrela adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Goizaldeko bostak eta erdiak aldera, Ertzaintzaren patruila bat Parisetik zetorren autobus baten gidari baten abisua jaso du. Izan ere, bidaiarietako batek (emakumezkoa) bidaian beste bidaiarietako batek (gizonezkoa) sexu abusuak egin izana adierazi diolako.

Agenteek kaltetutako emakumearekin hitz egin dute eta honek bidaian lo gelditu dela eta bat-batean ondoko eserlekuan zegoen gizonak zirriak egiten ari zitzaiola konturatu dela adierazi du.

Informazioa eskuratu ostean, agenteek gizonezkoa identifikatu dute, eta ustezko sexu abusuak egitea egotzi diote. Atxilotua komisaldegira eraman dute epailearen esku utzi arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea