Gizartea -
Gertaera, Gipuzkoa
Eibarko gordailuan izandako sute batek lau ibilgailuri eragin die
Sutea 02:30ak aldera hasi da. Udaltzaingoak adierazi du lau ibilgailuak urteak daramatzatela bertan.
Erredakzioa
Eibarko (Gipuzkoa) ibilgailu-gordailuan izandako sute batek hiru autori eta furgoneta bati eragin die, suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak zabaldu dutenez.
Aipatutako iturrien arabera, oraindik ez dakite nola sortu den 02:30ak aldera gordailuan jazotako sutea; orubea Matsaria kalean dago, eta ez dauka teilaturik.
Eibarko Udaltzaingoak esan duenez, lau ibilgailuak urte batzuk daramatzate gordeta aipatutako ibilgailu-gordailuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea