Gizartea -
Azken orduetan
30 etorkin erreskatatu dituzte Espainiako kostaldetan
-Saharaz azpiko 11 gizon jostailuzko txalupa puzgarri batean iritsi dira Cadizeko kostara.
- Saharaz azpiko 3 gizon igeri egiten heldu dira Zeutara.
-16 magrebtar Almerian erreskatatu dituzte.
Erredakzioa
Guztira 30 etorkin afrikar heldu dira Espainiako kostaldeetara azken orduetan.
Guardia Zibilak Sahara azpiko lau gizon aurkitu ditu 5:30ak aldera Algeciraseko kostan (Cadiz). Jostailuzko txalupa puzgarri batean zeharkatu dute Itsasartea etorkinek.
Jostailuzko txalupa batean ere bidaia egin dute beste Sahara azpiko zazpi gizon eta Tarifako kostaldetik (Cadiz) 13 kilometrora zeudenean erreskatatu dituzte.
Gainera, herrialde bereko beste hiru etorkin Marokotik Zeutara igerian iritsi dira. Hirurak onik daude eta Tarajal hondartzatik gertu aurkitu dituzte.
Azkenik, itsas bidaia egiten zegoen itsasontzi batek 16 magrebtar erreskatatu ditu 4:00 aldera. Almeriako Gatako lurmuturraren hegoaldean aurkitu dituzte itsasontzi batean eta jomuga zuten Bartzelonara eraman dituzte.