Gizartea -
Drogaren aurkako operazioa
2.065 kilo haxix atzeman dituzte Nafarroan eta beste 600 Irunen
Ardo kaxen artean ezkutatuta, tona eta erditik gora atzeman dute Erresuma Batuko kamioi batean, mugatik gertu. Nafarroako bi tonak Malagatik zetozen.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 2.065 kilo haxix eta 31 kilo erretxinakonfiskatu ditu Nafarroan eta bi gizon atxilotu ditu Benalmadenan(Malaga).
Halaber, Espainiako Poliziak 598,5 kilo haxix atzeman zituen asteazkenean A-8 autobidean, Irunen, eta kamioiaren gidaria atxilotu zuten.
5 kilo inguruko 120 fardeletan banatuta zegoen droga eta ardo kaxen artean ezkutatuta garraiatzen zuten.
Erresuma Batuko Ascania markako kamioi gorri batek edari alkoholdunez osatutako zamaren artean droga garraiatu zezakeen berri izan zuten iturri polizialek.
Horrenbestez, errepide kontrolak jarri zituzten eta aipatu kamioia atzeman eta Behobiako aduanara eraman zuten, bertan zama arakatu eta droga aurkitu zuten.