Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari erasotzeagatik

Aurretik ere emakumeak tratu txarrak jasan ditu baina ez du salaketarik jarri bikotekidearen erreakzioaren beldur zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea leporatuta. Herrizaingo sailak jakitear eman duenez, biktimak hematomak zituen gorputzeko leku ezberdinetan.

Ertzaintzak ostiral arratsaldeko lehen orduan jaso zuen abisua. Antza denez, gizon bat bere bikotekidea jotzen ari zen Arabako hiriburuko etxe batean.

Agenteak bertara joan ziren eta emakumearekin hitz egin zuten. Biktimak esandakoaren arabera, ostegunean, abuztuak 5, bere bikoteak eraso egin zion. Emakumeak hainbat kolpe zituen besoetan, bizkarrean eta ezpainetan, eta ondorioz osasun zentro batera eraman zuten.

Aurretik ere erasoan jasan izan dituela aitortu du, baina, beldurra dela eta, ez du inoiz salaketarik jarri. Ertzainek ustezko erasotzailea etxean bertan identifikatu eta genero indarkeria delitu bat leporatuta atxilotu zuten.

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak horrelako kasuetarako dituen bi telefono zenbakiak gogoratu ditu: 900 840 111 eta 016.

Era berean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erakutsi beharreko "tolerantzia eza" aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea