Gizartea -

Goizaldean

Hainbat edukiontzi erre dute Ondarroan eta Marurin, Bizkaia

Marurin, aurrekariak dituen 23 urteko gazte bat atxilotu dute ustezko egilea delakoan. Kosta herriko suteak gertuko eraikin baten aurrealdean eragin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait edukiontzi erre dute Bizkaian goizaldean, Ertzaintzak zabaldu duenez; Ondarroan hainbat ezezagunek hiru edukiontziri su eman diete eta suak erakin baten aurrealdean eragin du; Marurin, bestalde, gazte bat atxilotu dute beste edukiontzi bat erretzea leporatuta.

Herrizaingo Sailaren arabera, gaur goizaldeko 05:45ean Ondarroako Artabide kalean, hainbat ezezagunek hiru edukiontziri su eman diete eta su garrek hartutako tamaina dela eta handik gertu zegoen eraikin batek kalteak izan ditu.

Zehatz-mehatz, tenperatura handien eraginez hainbat leiho hautsi dira eta suak eraikinaren lehengo pisuaren balkoia belztu du. Bertaratu diren ertzainek itzaltzaileak erabili dituzte; hala ere, suhiltzaileek ere lagundu behar izan dute.

Aurrekarirekin atxilotua

Bestalde, Ertzaintzak 23 urteko gazte bati hiri-altzarietan kalteak eragitea egotzi diote, 02:40ak aldera Maruriko Erdigune kaleko edukiontzi bati su eman diola konprobatu ostean.

Gainera, sutearen ustezko egileak aurrekariak ditu, antzeko delituak egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea