Gizartea -

Obamatarrak Marbellan

Michelle eta Sasha Obamak hainbat monumentu bisitatu dituzte Rondan

Gaur gauean Michelle Obama ongintzazko ekitaldi batera joatea espero da, festa Antonio Banderas eta Eva Longoriak antolatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelle eta Sasha Obamak Malagako Ronda udalerria bisitatzen izan dira euren oporretako laugarren egunean. Zehatz mehatz, berrehun urteko zezen plazan, Tajon, Santa Maria la Mayor kolegiatan, Don Boscoren etxean, Errege Mairuarenean eta Zubi Berrian izan dira.

Gaur gauean Barack Obama AEBko presidentearen emaztea Eva Longoriak eta Antonio Banderasek antolatutako ongitzazko ekitaldi batean agertzea espero da; Starlite Gala izeneko jaia Obamatarrak dauden hotelean bertan egingo dute.

Michelle Obama eta haren alaba txikia iragan asteazkenean iritsi ziren Malagara, ikusmin handia sortuz. Ritz Carlton kateko Villa Padierna aukeratu dute euren egonaldirako, bost izar eta luxu handiko hotela.

Obamatarren oporrak igandean, abuztuak 8, amaituko dira. Egun horretan Mallorcara joango dira, Espainiako erregeekin eta Asturiaseko Printzesarekin batera bazkaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea