Gizartea -

Lapurreta

Poltsa lapurtu eta biktima lurrera botatzeagatik, atxilotuta

Atxilatutako gaztea 17 urteko mutila da, emakumeari atzetik eraso eta ihes egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabeko bat atxilotu dute goizaldean Bilbon, indarkeria erabiliz lapurretan egitea leporatuta. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, 17 urteko mutilak poltsa lapurtu zion emakume bati eta ondoren biktima lurrera bota zuen.

Goizaldeko 01:00ak aldera, emakumea Albia lorategia kaletik zihoan gazte batek atzetik eraso egin zionean. Gazteak, hainbat alditan tira egin zion eta poltsa kendu. Ondorioz, emakumea lurrera jausi zen ukondo eta belaunetan zauriak eginez.

Lapurrek Uribitarteko kairantz ihes egin zuen.

Poltsaren barruan, dokumentazioa, kreditu txartelak, dirutan 30 euro inguru eta atzerriko bi txanpon zeramatzan emakumeak, bata txinatarra eta bestea mexikarra.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, poliziak ingurunea ikuskatzeari ekin zion eta lapurraren deskribapenarekin bat zetorren pertsona atxilotu zuten.

Atxilotutakoa bere erasotzailea zela adierazi zuen emakumeak. Poliziak harrapatu zuenean aipatutako bi txanponak eta 36 euro zeramatzan. Indarkeria erabiliz egindako lapurreta leporatu diote atxilotutako adingabekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea