Gizartea -
A gripea
OMEk amaitutzat eman du A gripearen pandemia
Maila goreneko alerta mailak "pandemiaren ondoko" faseari utzi dio bere lekua
Erredakzioa
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) A gripearen pandemiaren bukaera iragarri du. Gaur 14 hilabete alerta maila gorena ezarri zuen erakundeak birusaren agerpenaren ondorioz.
"Dagoeneko, mundua ez dago alerta pandemikoaren 6. fasean. Pandemiaren ondoko fasera pasa gara" esan du Margaret Chanek, OMEko zuzendari nagusiak. OMEko Larrialdietarako Batzordea aurreko orduetan bildu eta alerta hori erretiratzeko aholkua eman dio zuzendariari.
Chanek, hala ere, gauza bat azpimarratu du: A gripea, ohiko gripe gisa zabaltzen jarraituko da. Ondorioz, bildutako txertoek baliagarriak izaten jarraitzen dute eta arrisku handiko taldeei txertoa jartzen jarraitzeko gomendioa eman du.