Gizartea -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Ezker Batuak zezenketen eztabaida bultzatuko du Legebiltzarrean
Batasunaren "apustua" zintzoa dela uste du Aranak eta "normaltzat" jo du alderdi guztiek eta, "bereziki Gobernuaren ardura duena " Batasunarekin harremanetan egotea.
Erredakzioa
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, EBeko legebiltzarkideak argi utzi du bere alderdia "animaliei tratu txarrak ematearen aurka" dagoela eta horrenbestez, "zezenketen aurka" dagoela.
Aranaren esanetan, Eusko Ganbaran proposatu behar den eztabaida "debekuari bai ala ez" baino haratago joan behar du. Hain zuzen, "animalien aurkako tratu txarrak ikuskizun bilakatzen duen gizarteari bai ala ez" eztabaidaren ardatz izan behar duela iritzi du.
Ezker abertzalea
"Bide politikoen eta demokratikoen aldeko" Batasunaren "apustua" zintzoa dela adierazi du EBeko buruak eta horiek ETAri desagertzea exigitu behar diotela uste du.
Halaber, Aranak "normaltzat" jo du alderdi guztiek eta, "bereziki, Gobernuaren ardura duena" Batasunarekin harremanetan egotea.