Gizartea -

Auzitegi Nazionala

540 euroko isuna, Bilbon erregeari 'alper' eta 'hiltzaile' esatearren

Fiskaltzak urtebeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen, baina adostasun akordio batera iritsi dira, eta isunera mugatuko da zigorra.

Urkullu eta Felipe VI.a, azken horrek irainak jaso aurretik. Argazkia: Efe
Urkullu eta Felipe VI.a, azken horrek irainak jaso aurretik. Argazkia: Efe
Urkullu eta Felipe VI.a, azken horrek irainak jaso aurretik. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati 540 euroko isuna jarri diote Felipe VI.a erregeari "hiltzaile" eta "alper" esateagatik Koroaren kontrako irainen delitua leporatuta. 2015ean Bilbon izandako ekitaldi batean parte hartzen ari zela jaso zituen irainak erregeak.

Fiskaltzak urtebeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen, baina adostasun akordio batera iritsi dira, eta isunera mugatuko da zigorra.

"Alper hori, jarri lanean 600 euroren truke, ez zaitugu aukeratu, hiltzailea, Francok aukeratua zara", izan zen, hain zuzen, akusatuak erregeari esan ziona, Fiskaltzaren idatzian agertzen denez.

2015eko urriaren 26an izan zen gertakaria, Euskalduna Jauregiaren inguruan, erregeak Kongresu batean parte hartu ondoren. Gizona hamar metro ingurura gerturatu omen zitzaion erregeari iraintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Bilboko albisteak Espainiako Felipe VI.a bideoak Delituak albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Zehapenak Euskadin