Gizartea -
Lehergailuak
Gerra Zibileko bost obus erretiratu dituzte Bilboko itsasadarretik
Itsasbeherak bost lehergailuak utzi ditu bistan eta Ertzaintzaren lehergailuen unitateak erretiratu ditu 14:00ak aldera.
Erredakzioa
Ertzaintzak Gerra Zibileko bost obus erretiratu ditu Bilboko itsasadarraren ibilgutik, Mesedeetako zubiaren parean, Herrizaingo Sailaren arabera.
Itsasbehera izan denean, zenbait pertsonek itsasadarrean objektu metalikoak zeudela esan diete ertzainei. Agenteak bertaratu direnean, Gerra Zibileko lehergailuak zirela nabarmendu dute eta lehergailuen unitateari deitu diote.
Bost obus zirela egiaztatu dutenean, agenteek 14:00ak inguruan erretiratu egin dituzte eta suntsitu egingo dituzte, lehergailu mota hau aurkitzen dutenean hori egitea ohikoa delako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea