Gizartea -
Ezbeharra
Teruelen auto-istripuz hildako hiru lagunetako bat nafarra da
Horrekin zihoazen 14 eta 11 urteko gaztetxoak ari zauritu dira. Gainerako hildakoak bi emakume dira, kataluniarra bata eta Aragoikoa bestea.
Erredakzioa
Buñuelgo (Nafarroa) gizonezko bat hil eta bi gaztetxo zauritu dira Teruelen izandako auto-istripu batean. Istripu horretan beste bi lagun hil dira, biak emakumeak.
Ezbeharra bart gertatu da, bi autok parez pare elkar jo dutenean, Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez.
Ezbeharraren ondorioz Juan Carlos M.L. 48 urteko Buñueleko gizona hil da eta berarekin zihoazen 14 eta 11 urteko gaztetxoak arin zauritu dira.
Horiez gain, bi emakume hil dira istripuan, 60 urteko Bartzelonako herritarra bata eta 87 urteko aragoarra bestea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea