Gizartea -

Tratu txarrak

Etxetik ihes egin zuen 11 urteko mutil baten aita atxilotu dute, Tuteran

Tratu txarrak ematea egotzi diote gizonari. Umeak asteartean egin zuen etxetik ihes, eta 24 orduren buruan topatu zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean etxetik ihes egin zuen 11 urteko mutil batean aita atxilotu dute Tuteran (Nafarroa), adingabeari tratu txarrak ematea egotzita, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.

Asteartean, mutila ez zen etxera itzuli ikastetxetik atera ondoren, eta Polizia haren bila izan zen 24 orduz.

Umea asteazken arratsaldean topatu zuten, Tuterako kanpoaldean. Gaua bakarrik eman zuen, berak eraikitako etxola batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Tutera bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa