Gizartea -

Loteria nazionalaren zozketa

Lasarte-Orian eta Urduñan Loteriaren lehen eta bigarren sariak egokitu dira

Sari nagusiak 600.000 euroko poltsa zeukan, eta bigarrenak, 120.000 eurokoa, baina beste administrazio batzuekin banatu behar izan dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Urduñan (Bizkaia) egokitu dira, besteak beste, larunbat honetan egin den Loteria Nazionalaren zozketako lehen eta bigarren sarien zatiak.

Sari nagusiak 600.000 euroko poltsa zeukan, eta 43.060 zenbakiarentzat izan da. Zenbaki hori Lasarte-Oriako eta Cangas de Narceako (Asturias) 10 zenbakidun administrazioetan saldu da.

Dirua atzera jasotzeko zenbakiak 0, 2 eta 7 izan dira.

Bigarren sariari dagokionez, 120.000 euroko saria zeukan, eta 54.164 zenbakiari egokitu zaion. Zenbaki hori honako administrazio hauetan saldu dute: Urduña eta Badalonako (Bartzelona) 1 zenbakidun administrazioetan eta Madril eta Murtziako 5 zenbakidunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Lasarte-Oria albisteak Gaurko azken orduko albistea Urduña