Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia

Metroa etengabe arituko da lanean Aste Nagusian

Igarotze maiztasuna ezberdina izango da orduaren arabera. Metroak 6.000 bidaiatik gora egiteko aurrikuspena dauka, 212 ordu etenik gabe abuztuaren 21 eta 29 artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroak bere zerbitzuak indartu egingo ditu Bilboko Aste Nagusian. Ondorioz, abuztuak 21, larunbata eta abuztuak 29, igandea, artean 212 ordutan lanean izango dira etenik gabe. Erabiltzaileek metroa hartzeko aukera izango dute bederatzi egunez eta 24 orduz.

Metroko arduradunek iazko jaietan bi milioitik gora erabiltzaile izan zituztela gogoratu dute. Gauzak horrela, aurtengo ediziorako 6.272 bidai dauzkate aurrikusita.

Maiztasunak

Maiztasunak diferenteak izango dira eguneko orduaren arabera; maiztasun handienak jende gehien biltzen den orduetan emango dira.

Ondorioz, 18:00ak eta 24:00ak artean trenak 2,5 minuturo pasatuko dira Etxebarri eta San Inaziotik; bost minuturo Bidezabal eta Santurtzitik eta 10 minuturo Larrabasterratik.

Gaueko zerbitzuan, 24:00ak eta 02:00ak artean maiztasuna bost minutukoa izango da ibilbide bateratuan eta hamar minutukoa Larrabasterrara eta Santurtzira.

02:00ak eta 07:00ak artean, trenak bost minuturo pasatuko dira Etxebarri eta San Inazio artean, hamar minuturo Bidezabal eta Santurtzi artean eta Larrabasterrako maiztasuna, berriz, 20 minutura zabalduko da.

Bestalde, abuztuaren 22, 23, 24 eta 25ean, San Inaziora 10 minutuko maiztasunarekin pasatuko dira trenak eta 20 minuturo Larrabasterra eta Santurtzira. Plentziarako trenak, berriz, 20 minuturo pasatuko dira Aste Nagusi osoan, bai egunez eta bai gauez.

Jaietako azken egunean, abuztuaren 29an, metroa 02:00ak arte izango da lanean eta zerbitzua bukatutzat emango da. Aste Nagusirako zerbitzu berezi honek ere segurtasun neurri bereziak izango ditu jende gehien biltzen diren geltokietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea