Gizartea -
Donostiako Aste Nagusia
2.000 lagun baino gehiago bildu dira piraten abordatzean
Gustu guztientzako ekintzak jaien hirugarren egun honetan: kontzertuak, zezenak eta su artifizialak, besteak beste.
Erredakzioa
Piraten abordatzeari ekin diote. Piratek goizeko 08:00etan hasi dira baltsen muntaketarekin, eta portutik Kontxako hondartzara abiatzen ari dira.
Donostiako Aste Nagusiaren hirugarren egunean, Kursaaleko goi terrazetan musikaz, eskulangintzaz, haur festetaz,... gozatu daiteke Zurriola Kultura irekian. Gaur Kubari eskaintzen dizkio ekintza guztiak. Eta salneurri merkea izango duen gastronomia dastatzea nahiago dutenek 13:30etatik 15:30etara eta 20:30etatik 23:30etara hurbildu daitezke.
Hiriaren edozein txokotan 'pop up'en kontzertu berezi bat aurkitu dezakezu, oraingo honetan Ras Miguel &Tafarirekin. Amselen kamioiari adi egon behar duzu.
Arratsaldeko seietan ere Aste Nagusiko hirugarren zezenketa ospatuko da Illunben. Raul Gracia "El Tato", Morante de la Puebla eta Jose Maria Manzanares izango dira Don Joaquin Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenak toreatuko dituztenak.
Gauean, 22:45etan, Arabako Valecea pirotekniak Kontxako badia argiztatuko dute Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 47. Lehiaketan.
Jarraian, The Wailers taldeak kontzertu bat eskainiko du Sagüeseko antzezlekuan, Gros auzoan; eta Revolutionary Brothers Sound Feat Utan Bassum &/ Ines Pardo Kursaal gune zabaleko Urumea terrazan egongo dira.