Gizartea -

A Cañiza

Guardia zibil bat hil dute banketxe baten lapurretan, Pontevedran

Beste guardia zibil bat arin zauritu dute eta lapurretako bat ere zauritu egin da tiroketan; bestalde, bigarren lapur batek ihes egin du, baina ordu batzuk beranduago atxilotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia zibil bat hil eta beste bat zauritu dute Caixa Galicia aurrezki kutxaren sukurtsal bat lapurtzeko saiakeran izandako tiroketa batean, A Cañizan (Pontevedra); eta ustezko lapurretako bat ere zauritu egin da; bigarren lapur batek ihes egin du, baina ordu batzuk beranduago atxilotu dute Covelon.

Goizaldeko seiak aldera izan da gertakaria, ustezko lapurrak aurrezki kutxa baten bulegoan sartzen saiatu direnean. Alarma jotzen hasi eta segidan, Coveloko guardia zibilak bertaratu dira, Cesar Mera herriko alkateak jakinarazi duenez.

Orduan, tiroketa bat hasi da guardia zibilen eta ustezko lapurren artean. Jorge Piñeiro Lorenzo 38 urteko agentea bertan hil dute eta Alfonso José Riveiro Cabaleiro 32 urtekoa zauritu. Ustezko lapurretako bat ere zauritu da eta atxilotu egin dute, baina beste batek ihes egitea lortu du, Espainiako Gobernuak Galizian duen Ordezkaritzak azaldu duenez. Hori dela eta, Guardia Zibilak ihes egin duen gizonezkoa atxilotzeko dispositiboa jarri du abian.

Galiziako Gobernuko ordezkariaren Antón Louroren, esanetan, Ponteareaseko (Pontevedra) auzitegiak beste ustezko lapur bat dagoela kontutan izaten ari da.

Guardia zibilaren eta ustezko lapurraren zauriak ez dira larriak eta horien bizitza ez dago arriskuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea