Gizartea -

Bizikleta zerbitzua

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du bizikletak uzteko zerbitzu publikoa

Bizikletak uzteko zerbitzua eskaintzen duen enpresak arazo teknikoak izan ditu azken hileotan, ez ditu konpondu eta erabiltzaileen kexak ugaritu egin dira.

Iruñeko Udala. Argazkia: Paco Moreno
Iruñeko Udala. Argazkia: Paco Moreno
Iruñeko Udala. Argazkia: Paco Moreno

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak bizikletak uzteko zerbitzu publikoa eperik gabe bertan behera uzteko erabakia hartu du eta zerbitzu hori eskaintzen duen enpresari bere 85 bizikletak erretiratzeko agindu dio.

Era berean, hirian dauden bost geltokietan oharrak jartzeko exijitu dio, herritarrak jakinaren gainean egoteko.

Enpresak arazo informatikoak izan ditu azken sei hilabeteotan eta horrek zerbitzuan eragin du. Zerbitzua berme guztiekin martxan noiz egongo den zehazteko eskatu dio Udalak enpresari.

Horrez gain, Udalaren talde juridikoak enpresa zigortzeko izapideak abiatzerik dagoen ala ez aztertuko du.

Arazoak duela sei hilabete inguru hasi ziren. Zerbitzari informatikoa aldatu zuten, baina arazo teknikoak ez ziren amaitu. Horren erakusgarri da maiatzaren 17an, 18an eta 19an bizikleta zerbitzua bertan behera geratu zela.

Erabiltzaileak ere asko kexatu dira hileotan: bizikletak normaltasunez hartzen bazituzten ere, bere tokian uzterakoan arazoak izaten zituzten.

Udalaren Mugikortasun zerbitzuak bost geltokiak ikuskatu zituen eta arazoak konpondu gabe daudela egiaztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bidegorriak Euskadin Iruñeko Udala azken ordukoa