Gizartea -
Gertakaria
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute kanpin-denda batean, Galdakaon
DYAko langileek topatu dute hilotza, 23:40 inguruan, Usansoloko urtegitik gertu, kanpaleku batean.
Erredakzioa
DYAko langileek gizonezko baten gorpua aurkitu dute Galdakaotik gertu dagoen mendi batean, Usansoloko urtegiaren ondoan dagoen kanpaleku batean, kanpin-dendan sartuta, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
DYAk atzoko 23:40 inguruan topatu zuen 44 urteko gizonezkoaren hilotza eta ez omen zuen "indarkeria zantzurik".
Ertzaintzak azaldu duenez, hildakoa lagun batekin ari zen egun batzuk kanpalekuan pasatzen. Datozen orduetan egingo diote autopsia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea