Gizartea -

Zirkulazioa

Auto batean zihoazen lau lagun hil dira kamioi bat jota, Burgosan

Kamioi gidaria zauritu egin da. Lau hildakoak portugaldarrak ziren. Ezbeharra 06:05ean gertatu da N-1 errepidean, Quintanapallan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau portugaldar hil dira gaur goizaldean, 06:05 inguruan, autoan zihoazela kamioi bat jota, Espainiako Gobernuak Burgosen duen Azpiordezkaritzak jakinarazi duenez.

Istripua N-1eko 254. kilometroan gertatu da, Quintanapalla (Burgos) parean.

Kamioi gidaria zauritu egin da talkaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea