Gizartea -

Iruzkina

Ijitoen auzia Frantzian

Ijitoen legez kanpoko kanpamenduak desegiteko eskatu du Sarkozyk, eta paperik ez duten ijito atzerritarrak euren herrialdeetara itzularazteko.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errumaniako eta Bulgariako ijitoak Frantziatik kanporatzea erabaki du Sarkozy presidenteak, eta horrek eztabaida handia sortu du herrialdean. Ijitoen legez kanpoko kanpamenduak desegiteko eskatu du Sarkozyk, eta paperik ez duten ijito atzerritarrak euren herrialdeetara itzularazteko.

Ijito batzuk gertakari batzuekin zerikusia izan dute eta hori izan da Sarkozyren aitzakia agindu hori emateko. Delinkuentziaren kontra berak daraman borrokaren barruan sartu behar da erabaki hori.

Bi eratako ijitoak daude Frantzian: rom deiturikoak edo Europa Ekialdetik etorritakoak, batez ere Errumaniatik eta Bulgariatik etorriak, eta ibiltariak, noizean behin beste toki batzuetara mugitzen direnak, nazionalitate frantsesa duten ijitoak.

Lege baten arabera, 5.000 biztanle baino gehiagoko herriek toki bat gorde behar dute ibiltarientzako, baina askok ez dute betetzen eta ijitoek ahal duten tokietan ezartzen dituzte kanpalekuak.

Horregatik, legez kanpoko kanpamenduak desegiteko hartutako erabakiak bigarren ijito mota horiei ere eragiten die. Sarkozyk, erabaki horrekin, bere gai gogokoenetakoa kendu dio muturreko eskuinari. Giza eskubideen erakunde batzuk salatu dutenez, erabaki horren atzean ijitoen kontrako arrazismoa dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea