Gizartea -
Tafallan
40 zauritu Tafallan, zezen batek harmailetara salto egin ostean
Lagun gehienak arin zauritu dira, 10 urteko gazte bat izan ezik, kolpe ugari jaso ditu eta pronostiko erreserbatua dauka.
Erredakzioa
Jazoera Tafallako zezen plazan gertatu da zezen batek tendidura salto egin duenean. 40 lagun zauritu dira, gehienak arin, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Dena den, Ospitalera eramandakoen artean, 10 urteko adingabe bat dago; kolpe ugari jazo ditu eta bere egoera pronostiko erreserbatukoa da.
Lehen balantzearen arabera, 24 zauritu zaindu dituzte Tafallako Osasun Zentroan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea