Gizartea -
Gertakaria Nafarroan
Arizkungo mendi batean galdutako familia bat aurkitu dute
Haien bila ari zirenek goizaldeko bostetan aurkitu dituzte, baina 07:30ak arte ez dute familia handik atera.
Erredakzioa
Suhiltzaileak, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak Arizkun (Nafarroa) inguruko mendi batean galdu zen familia bat aurkitu dute goizaldeko bostetan osasun-egoera onean, Nafarroako Gobernuaren arabera.
Familiak, galduta zegoela sentitu zuenean, Nafarroako Larrialdi Agentziaren 112 telefono zenbakira deitu zuen 21:55etan. Haien bila ari zirenek goizaldeko bostetan iristeko zaila den toki batean aurkitu dituzte 9 urteko umea, haren gurasoak (38 urte), eta amona (61 urte).
Goizeko 07:30etan Nafarroako Gobernuko helikoptero bat ingurura bertaratu da Guardia Zibilaren salbamendu-taldearen laguntzarekin familia bertatik ateratzeko.