Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat hil da lau solairuko altuera batetik amilduta, Bilbon

Gizonezkoa asteazkenean hil zen Lehendakari Leizaola kaleko etxebizitza batzuen lanetan beharrean zegoela. Azken zortzi hiletan, 35 langile hil dira lan-istripuetan EAEn, eta 9 Nafarroan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizonezkoa, Mamad Farooq enpresako langilea eta Aralaneko azpikontratatua, atzo asteazkenean hil zen Bilbon lau solairuko altuera batetik amilduta.

Bizkaiko hiriburuko Lehendakari Leizaola kaleko etxebizitza batzuen lanetan jazo zen lan-istripua. Lehen eta bigarren solairuen arteko arrapalan obra-hondakinak kentzen ari omen zen langilea, oreka galdu eta bosgarren sotora jauzi zenean, LAB sindikatuak aditzera eman duenez.

Heriotza salatzeko kontzentrazioa deitu du LABek, bihar ostiralean 11:00etan, aipatu kaleko 5 zenbakian (Artklas Eraikina).

LABen datuen arabera, azken zortzi hiletan, 35 langile hil dira lan-istripuetan EAEn, eta 9 Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea