Gizartea -

Eustaten datuak

Bidaiarien sarrerak % 12 igo dira uztailean, EAEn

Ostatu-gauak 467.594raino igo dira, iazko urteko uztailean baino % 11 gehiago, 45.500 ostatu-gau gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bidaiarien sarrerek % 12 igo dira uztailean. Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) datuen arabera, euskal hoteletan 241.165 sarrera egon ziren uztailean, 2009ko uztailean baino 25.000 sarrera gehiago. Lurraldeka, Araban % 27 egin dute gora, Gipuzkoan % 14 eta Bizkaian % 5.

Estatuko bidaiarien sarrerek % 9 egin dute gora; Madril, Katalunia, Valentzia, Asturias, Andaluzia eta Galiziatik datozenak igo dira, eta Balearrak, Kantabria, Gaztela-Mantxa eta Nafarroakoak berriz, behera egin dute. Atzerriko bidaiarien kopuruari dagokionez, % 16 igo da, Luxenburgo, Danimarka eta Finlandiatik etorri direnak igo dira, eta igoerarik handienak Frantzia, Portugal eta Iberoamerikakoak izan dituzte.

Ostatu-gauak ere gora egin dute. Uztailean 467.594ra igo dira, % 11 gehiago, 45.500 ostatu-gau gehiago. Lurraldeka, Araban % 21 igo ziren, Gipuzkoan % 12 eta Bizkaian % 7.

Landa-turismoak

Landa-turismoek 15.968 sarrera erregistratu zituzten urteko zazpigarren hilabetean, iazko uztailean baino % 16 gehiago. Emaitza positiboak izan dituzte hiru lurraldeek, Gipuzkoan % 23 igo dira, Bizkaian % 10 eta Araban % 5.

Estatuko bidaiarien kopurua % 17 igo da. Gipuzkoan % 21 igo da, Araban % 16 eta Bizkaian % 10. Atzerritarren kopuruak ere gora egin du, kasu honetan % 10. Araban nabarmen jaitsi da kopuru hori eta Gipuzkoan askoz ere gehiago dira eta Bizkaian ere kopurua igo da.

Landa-turismoetan eginiko ostatu-gauak 47.828 izan ziren, % 12 gehiago. Hazte positiboak izan zituzten bai Gipuzkoan (% 18), eta baita Araban (% 16) ere, Bizkaian berriz, aldaketarik gabe mantendu dira.

Bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia apur bat laburtu da uztailean, 3,09 egunekoa izatetik 3,00 egun izatera pasa da. Gipuzkoan eboluzioa negatiboa izan zuen, 3,30 egunetik 3,26 egunera pasa zen. Bizkaian iazko urteko uztailean 2,88 egun ziren, eta aurtengo uztailean 2,63 egun. Araban berriz, kopurua igo egin zen, 2009ko uztailean 2,52 egunekoa izatetik, 2010eko uztailean 2,77 egunekoa izatera pasa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Turismo-baserriak gaur Euskal Estatistika Erakundea gaur