Gizartea -

Polizia-operazioa

Sei pertsona atxilotu dituzte haur-pornografia banatzeagatik, EAEn

Operazioa Estatuko 15 probintziatan egin da eta guztira 32 pertsona atxilotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 32 pertsona atxilotu eta beste 14 auzipetu ditu haur-pornografia izan eta Interneten banatzeagatik Estatuko 15 probintziatan garatutako operazio batean, ikerketaz arduratu den Valentziako Poliziaren arabera.

Bizkaian (3), Valentzian (5), Alacanten, Huescan, Araban, Bartzelonan (4), Madrilen (10), Malagan (2), Coruñan (4), Lugon, Gipuzkoan (2), Kantabrian (2), Nafarroan, Murtzian, Asturiasen, Sevillan (2), Almerian, Pontevedran (2), Mallorcan eta Leonen egin ziren araketak.

Araketa horietan Bizkaian 3 pertsona, Valentzian 4, Madrilen 9, Bartzelonan, Coruñan, Gipuzkoan eta Kantabrian 2, eta Alacanten, Huescan, Araban, Malagan, Lugon, Mallorcan, Pontevedran eta Leonen.

Halaber, beste 46 araketa ere egin dira, eta 15 ordenadore, 118 disko finko, 911 DVD eta CD, 6 USB memoria, PDA bat eta telefono-txartel bat aurkitu dituzte.

Operazioa Valentziako sei bizilagun egin zuten salaketari esker hasi zen. Interneten dokumentu batzuk bilatzerakoan, haur-pornografia zituzten artxiboak aurkitu zituzten.

Aipatutako iturrien esanetan, atxilotuak programa informatikoak erabiltzen zituzten legez kanpoko artxiboak deskargatzeko momentuan anonimotasuna mantendu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea