Gizartea -
Hirigintza plana
Bilboko Udalak Zorrotzaurreko planaren aldaketak onartu ditu
El Canal auzo elkarteak lortu du Udalak Deustuko kanalaren zabalera aldatzea eta zubi bat kentzea. Alde biek negoziatzen jarraitzen duten arren, lanak 2013an hasiko dituztela aurreikusi dute.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Zorrotzaurreko plana atzera bota zuen martxoan. Bilboko Udalean ordezkaritza duten indar politiko guztiek Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendurako Plan Nagusian (HAPN) egindako aldaketak onartuko dituzte.
Planaren aurkako helegitea aurkeztu zuen El Canal auzo elkarteari arrazoia eman zion Auzitegiak martxoan eta Udalak, Deustuko kanalaren zabalera aldatu eta zubi bat kendu behar izan ditu.
Orain arte, zenbait eraiste burutu dituzte eta IMQren ospitalaren eta Idomen egoitza berriaren eraikuntza-lanak martxan dira.
Egun, Udalak eta auzo elkarteak negoziatzen jarraitzen duten arren, lanak&' || 'nbsp; 2013an hasiko dituztela aurreikusi dute. Hain zuzen, Deustuko Kanala irekiko dute orduan eta Zorrotzaurreko penintsula irla bilakatuko da.
ErreakzioakOhiz kanpoko udalbatzaren ostean, onartutako aldaketek EAEko Auzitegi Nagusiak antzemandako akatsak zuzentzeaz gain, proiektua hobetzen dutela azpimarratu du Julia Madrazo Hirigintza eta Ingurugiro zinegotziak.
Txema Oleaga PSEko bozeramaileak, bere aldetik, azken aldaketa horiek "berandu adostu" direla kritikatu du. Bere ustez, plana onartzearekin batera, "ingurugiroari eraso egiten zion Zaha Hadid arkitektoaren plana amaitutzat jo da".