Gizartea -

Nafarroako Parlamentua

Zarraluquik (UPN) Maria Solanari: 'Oso polita zarela esango nuke'

Parlamentariak horixe esan dio Hezkuntza kontseilariari, eta Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak gogor jo dute hitz horien kontra.

Zarraluqui (UPN), gaurko osoko bilkuran. Argazkia: EIB

Zarraluquik (UPN) Solanari: 'Oso polita zarela esango nuke'

0:08

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerrak Luis Zarraluqui UPNko parlamentarioa gaitzesteko proposamena sartu dute Parlamentuan, Maria Solana kontseilariari esan dionagatik.

Izan ere, Parlamentuan egindako osoko bilkuran, hauxe esan dio Zarraluquik Gobernuaren bozeramaile eta Hezkuntza kontseilariari: "Maite dut zurekin hitz egitea, atsegin zatzaizkit eta, gainera, oso polita zarela ere esango nuke; beraz, ez dut inolako arazorik zentzu horretan".

Lau alderdiek uste dute adierazpen horiek "munduaren ikuspegi androzentriko eta matxistaren ondorio" direla eta, "zoritxarrez, oraindik badaude gizon batzuk emakumeen gorputza publikoko baloratzeko zilegitasuna dutela uste dutenak, eta emakume horiek eta haien jarduerak epaitzen dituzte horren arabera".

Hala, alderdiek Zarraluqui gaitzesteko eskatu dute, eta aipatutako portaerak errefusatzea, "erakunde publikoek sustatu beharko luketen genero berdintasuna" urratzen dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak UPN Gaurko albisteak Nafarroan Alderdi politikoak albisteak Gizartea Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak