Gizartea -

Donostian

11 hilabeteko zigorra, txakur bati eraso egiteagatik

Gizon batek ustez harriak bota zizkion animaliari eta txakurrak barailezurrean haustura bi eta odol-hodi baten ebaketa jasan zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txakur bati harriak bota eta animaliari barailezurrean bi haustura eta odol-hodi baten ebaketa eragitea leporatuta, 11 hilabeteko zigorra, hiru urtez animaliekin zerikusia duen edozein lanerako gaitasungabetzea eta txakurraren jabearentzat 1.260 euroko kalte-ordainketa eskatu du gizon batentzat Gipuzkoako Fiskaltzak.

Fiskaltzaren esanetan, gertakaria 2008ko uztailaren 2an izan ziren Zarautzen. Akusatua txakurraren jabearen etxera hurbildu eta "bere ekintzak eragingo zuen sufrimendua jakinda ere", ustez harriak bota zizkion animaliari. Larri zauritu zuen eta albaitari batek ebakuntza egin behar izan zion.

Hau "ez da akusatuak kaltedunaren txakurrei harriak botatzen dizkion lehenengo aldia"; lehendik "askotan egina zuen".

Harrikatutako txakurra artatu zuen albaitaria izan zen tratamendua eta animaliari sortutako kalteak 1,260 euroko prezioa zuela esan zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea