Gizartea -

Lizarragako mendatean

Nafarroan istripua izandako txirrindulari bat helikopteroz eraman dute

Zauritutakoa Iruñean bizi da eta Lizarra-Beasain errepideko 27 kilometrotik gertu dagoen pista batetik zihoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A.T.B., Iruñako 54 urteko bizilaguna, Nafarroako Ospitalera helikopteroz eraman dute Lizarragako mendateko pista batean erori eta gero.

Txirrindulatiak buruko traumatismoa du eta beste hainbat kolpe ere bai. Ospitalera iritsi denean, eta Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, zauritutakoa egonkor zegoen.

Istripua legar eta lurrezko pista batean izan da, Lizarra-Beasain (NA-120) errepideko 27 kilometrotik oso gertu, Lizarragako mendatearen barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea