Gizartea -
Ikerketa zabalik dago
Pontevedran bi hildako eragin zituen suteagatik, atxilotuta
Atxiloketa gehiago egitea ez dute baztertu. Bitartean, atxilotua, Fornelos de Monteseko bizilaguna, deklaratzeko zain dago.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Pontevedrako Fornelos de Montes herriko bizilagun bat atxilotu du, bi brigadisten heriotza eragin zuen sutearekin, ustez, zerikusia izan dezakeelako.
Ikerketarek iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua 62 urteko gizona da eta goizetik Guandia Zibilaren Komandantzian dago deklarazioa egiteko zain.
Iturri berdinen arabera, ikerketak aurrera jarraitzen du eta ondorioz ez dute atxiloketa gehiago egitea baztertzen.
Forneloseko sutea "ekintza kriminala" zela esan zuen Xuntak. Ez hori bakarrik, sutea nahita piztu zutela ere susmatzen omen zuten Galiziako gobernuko arduradunek.
Xuntak berak egindako ikerketaren ondorioen arabera, suteak hiru leku ezberdinetan sortu zuten, ziurrenik metxero bat erabilita. Ikerketa hori epaitegietara bidali zuten.