Gizartea -

Egunak zeramatzan hilda

Aian aurkitutako hilotzaren inguruko ikerketek aurrera jarraitzen dute

Hilotza, 40 urte inguruko gizon batena da eta indarkeria seinale nabarmenak ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Partikular batek indarkeria zeinuak zituen gizonezko baten hilotza aurkitu zuen larunbat arratsaldean Aiako paduran, Gipuzkoan.

Aurkikuntza 16:00ak aldera egin zuten. Gizonak egun batzuk zeramatzan hilda eta, Ertzainak bertako ikerketak amaitu eta jarraian, gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman zuten.

Hasiera batean, hilotza emakume ala gizon batena zen jakitea zaila egin zitzaien ikerlariei. Baina arratsaldeak aurrera egin ahala, 40 urte inguruko gizon batena zela baieztatu zuten.

Autopsiaren emaitzen zain dauden bitartean, Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du hilketaren ingurukoak argitzeko asmoz. Ikerketa isilpeko sumarioan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea