Gizartea -

Murtzia

Polizia bat hil da eta beste bat zauritu teilatu batetik erorita

Udaltzaingoak lapur batzuk jazartzen ari ziren 'uralita'zko teilatu bat zapaldu dutenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murtziako Udaltzaingoko agente bat hil da eta beste bat zauritu sei metro inguruko teilatu batetik behera erortzerakoan, antza, Carmen auzoko etxebizitza batean osten saiatu den hainbat pertsona jazartzen ari zirenean.

Istripua 01:00ak aldera jazo da Alvarez Quintero kalean, lapurrak jazartzeko teilatura igo diren hiru agenteetatik bik ''uralita''zko teilatua zapaldu eta apurtu ostean jausi direnean.

Hildakoa, 38 urteko gizona, Murtziako Arrixaca Ama Birgina Ospitalean sartu eta handik gutxira hil da.

Bere lankidea, 45 urtekoa, Udaltzaingoaren hiritarren segurtasunerako talde berezietakoa, oin batean izandako zauriak sendatu eta alta eman diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea