Gizartea -
Al Arabiya-ren arabera
Al Kaidak Mauritanian bahitutako bi kooperanteak askatu egin ditu
Roque Pasqual eta Albert Vilalta azaroaren 29an bahitu zituen Al Kaidak Magreb Islamiarrean. Espainiako gobernuak ez du oraindik askapenaren baieztapenik.
Erredakzioa
Magreb Islaimiarreko Al Kaidak Roque Pasqual eta Albert Vilalta kooperanteak askatu ditu gaur, Al Arabiya telebista kateak zabaldu duenez. Biak aurreko azaroaren 29 bahitu zituen talde terroristak.
Hala ere, iturri ofizialen arabera, Espainiako gobernuak ez du askapenaren baieztapen ofizialik.
Baieztapenaren zain daude baita Barcelona Acció Solidariako kideak eta bahitutakoen senitartekoak. Horrela adierazi du Francesc Osan, Barcelona Acció Solidariako presidenteak. Guztiek Espainiako gobernuak lehenbailehen albistea konfirmatzea espero dute.
Al Arabiyak duela minutu batzuk eman du Barcelona Acció Solidariako bi bahituen askapenaren berri. Telebista katearen arabera, kooperanteak aske utzi dituzte bahiketarekin zerikusia duen atxilotu bakarra Malira estraditatu dutelako.