Gizartea -

Ozeanoen mundu eguna

Ozeanoetako plastiko kopurua 100 aldiz handitu da azken 40 urteotan

Urtero zazpi milioi tona hondakin jaurtitzen ditugu mundu osoko ozeano eta itsasoetara.

Playa Azulera (Costa Rica) heldutako plastikoak. EFE
Playa Azulera (Costa Rica) heldutako plastikoak. EFE
Playa Azulera (Costa Rica) heldutako plastikoak. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoko ozeano eta itsaso gainazaletan pilatzen den plastiko kopurua 100 aldiz handitu da azken 40 urteotan, Europako Ingurugiroa Elkarteak emandako datuen arabera. Hain justu, ekainaren 8 honetan Ozeanoen Mundu Eguna ospatzen da, eta, horren harira, 'Itsaso Osasuntsua' proiektua jarri du martxan elkarteak, gizartea kontzientziatu nahian.

Elkarteak emandako datuen arabera, urtero zazpi milioi tona hondakin jaurtitzen dira ozeano eta itsasoetara. NBEren hitzetan, itsas milia koadro bakoitzeko 45.000 hondakin zati daude.

Denetarik pilatzen da: ibilgailuen pneumatikoak, botilak, plastikozko poltsak, arrantzatzeko sareak, tanpoien aplikagailuak, preserbatiboak eta abar.

Plastikook kalte handia egiten diete itsas ekosistemei, gizakion segurtasunari eta osasunari, eta baita nabigazioari ere.

Elkarteak nabarmendu duenez, "itsasora heldutako zaborrak zuzenean eragiten die itsas faunako 600 espezieri baino gehiagori", hala nola, baleei, izurdeei, fokei, itsas dortokei, hegaztiei eta planktonari.

Animalia ugari "larri gaixotu edo hil" ohi dira plastikoa jateagatik. Urtero 100.000 itsas ugaztun hiltzen dira arrazoi horrengatik, elkartearen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa 2024 Kutsadura