Gizartea -
Sutea, Benirrs-en
Eivissako sutea bi edo hiru egunetan itzaliko dute
Ibizako Sant Joan herrialdeko hondartza batean jai bat egiten ari ziren 1.500 lagun sugarrengatik harrapatuak gelditu ziren eta hondartzatik atera behar izan zituzten. Suteak 100 hektarea erre ditu.
Erredakzioa
Benirrs-eko (Eivissa) sutea gaur bertan kontrolpean izatea espero dutela esan du Albert Prats Eivissako Ingurugiro eta Mugikortasun kontseilariak; dena den, egun bat edo bi pasatu beharko dira sutea erabat itzalita izan arte.
Eivissako Ingurugiro kontseilariaren hitzetan, hego eta hego-mendebaldeko haizea joko duela aurreikusi dute eta horrek amatatze lanak lagunduko ditu.
Sutea joan den igandean piztu zen Benirrs-en (Eivissako Sant Joan herrialdean) gau partean; une horretan hondartzan 1.500 lagun zeuden jai handi batean parte hartzen eta sugarrek harrapatu ostean bertatik atera behar izan zituzten. Gainera, beste 60 etxe eta hostal bateko 35 lagun ebakuatu behar izan zituzten. Bestalde, sutearen ondorioz 24 ibilgailu kiskalita gelditu ziren, eta horietako batek eztanda egin zuen eta lubeta batetik erori zen.
Bestalde, Gabriel Vicens Balearretako Gobernuko Ingurugiro eta Mugikortasun kontseilariaren hitzetan, "zaila izango da Bernirrs-eko gunea onera ekartzea, izan ere, orain dela 20 urte beste sute bat piztu zen toki berean. Oraingoz, 100 hektarea baino gehiago erre dira; "Eivissarentzat hondamen ekologiko oso garrantzitsua da", esan du Vicensek.