Gizartea -

Telebista-foroa, Santanderren

Telebista autonomikoetan publizitatea egotearen alde agertu da Surio

Autonomikoak pribatuen menpe ez egoteko, egungo eredu publikoa aldatzea eskatu du EITBko zuzendari nagusiak eta pribatuek "edukietan eragina izaten saiatu" direla kritikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Surio FORTAko presidenteak eta EITBko zuzendari nagusiak telebista autonomikoen "egungo finantziazio sistema mistoa" babestu du, eta autonomikoek pribatuen menpe ez egoteko, egungo eredu publikoa aldatzea eskatu.

Hori horrela, telebista autonomikoak biltzen dituen erakundeko txandakako presidenteak telebista-kate pribatuekin "errespetuzko harremana" egotea eskatu du eta, halaber, pribatuek "edukietan eragina izaten saiatu" direla kritikatu du.

Lurreko Telebista Digitala (LTD) "etorkizunean aukera asko eskainiko dituen aldaketa erraldoia izan" dela iritzi du Suriok, baina "eredu publiko autonomikoa arriskuan jartzen" duela gaineratu du.

Telebistako Foroaren laugarren edizioan, tokiko telebistek zein autonomikoek "aniztasuna eta kalitate demokratikoa" bermatzeko ezinbesteko lana egiten dutela gogorarazi du Suriok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea