Gizartea -

Zubieta

Herritar talde batek gose greba hasiko du erraustegiaren aurka

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko partaide batzuek asteazkenean hasiko dute astebeteko gose greba, haren “ondorio kaltegarriak” salatzeko.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen berriak aurkeztu ditu, Donostian. EFE
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen berriak aurkeztu ditu, Donostian. EFE
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen berriak aurkeztu ditu, Donostian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko partaide batzuek astebeteko gose greba hasiko dute asteazkenean, Zubietako erraustegiaren kontra, “ondorio kaltegarriak” salatzeko.

Donostian, Gipuzkoa plazan, Teresa Lopez de Muniain eta Iñaki Armendarizek prentsaurreko bat eman dute, Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren izenean. Testu bat irakurri dute euskaraz eta gazteleraz; ez dutela amore emango jakinarazi dute “azken herritarrak proiektu xahutzailea eta osasunarentzat oso kaltegarria dena inpostu nahi dutela jakin arte”.

Gainera, “Euskal Herrian eta Europa osoan zapalketa sortzen duten politika antisozialak” kritikatu dituzte. Zubietako errautegi proiektua “klase politikoaren eta multinazionalen arteko sinbiosiaren eredu argia” dela nabarmendu dute.

Azaldu dutenez, gose greba asteazkenean hasiko dute, 19:00etan, Easo plazan, Udalak onartuz gero, izan ere, leku publikoa “adierazteko eta protestatzeko” erabiltzeko “oztopoak eta mugak” jartzen ari dela deitoratu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Gaurko azken orduko albistea Ingurumena azken ordukoa