Gizartea -
Sanferminetan
Gizon bat atxilotu dute bikote bati sexu-erasoa egiteagatik
Ustezko erasotzaileak begiratzen zuen bitartean sexu harremanak izatera behartu zien eta ondoren emakumea bortxatu zuen.
Erredakzioa
Ustezko erasotzaileak begiratzen zuen bitartean sexu harremanak izatera behartu zien eta ondoren emakumea bortxatu zuen.
50 urteko Gasteizko auzokide bat atxilotu dute Arabako hiriburuan eta Iruñeko kartzelara eraman dute ustez joan den sanferminetan bikote nafar bati sexu-erasoa egiteagatik. Auzia abuztuan argitu dute.
Ikerketa Foruzaingoak zuzendu du Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren laguntzarekin. S. A. A. gizonak sexu erasoekin zerikusia duten aurrekari penalak ditu eta atxilotzeko unean behin-behineko askatasunean zegoen.
Foruzaingoak agiri batean jakinarazi duenez, jazoera uztailaren 9an gertatu zen su artifizialen ostean, bikotea, emakume bat eta gizon bat, Iruñeko Ziudadelara joan zenean.
Gauerdi aldera gizon bat hurbildu zitzaien eta sua eskatzeko aitzakiarekin beraiekin hitz egiten hasi zen.
Jarraian gizonak laban batekin mehatxatu zituen eta gerriko batekin eta San Ferminetako zapi batekin eskuak lotu zizkien eta toki ilun batera eraman zituen.
Lehenik eta behin balio handiko objektuak lapurtu zizkien eta gero harreman sexualak izatera behartu zituen bere aurrean; jarraian emakumea bortxatu zuen.
Bukatzeko ordu erdian ez mugitzeko mehatxua egin zien eta ihes egin zuen.
Uztailaren 11an bikoteak Foruzaingora jo zuen eta gertatutako salatu zuten; horren ostean, ikerketa abian jarri zuten eta azkenik erasotzailea atxilotu eta kartzelara eraman dute.