Gizartea -
Gertakaria
Orion topatutako hilotzak tiro bat zuen buruan
Oraindik ez dakite nor den biktima, baina Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du; kasua sekretupean dago.
Erredakzioa
Larunbatean Orioko padura batzuetan aurkitutako gizonezkoaren hilotzak eskopeta batekin egindako tiro bat zuen buruan, ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez.
Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, oraindik ez dakite nor den biktima, baina Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du; kasua sekretupean dago.
Hasiera batean, gorpuaren deskonposizio egoera zela eta, ez zekiten emakumezko ala gizonezko batena zen. Geroago, heriotza bortitza izan zuen 40 urte inguruko gizon baten hilotza zela jakin zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea