Gizartea -
Gasteiztik 14 kilometrora
Trebiñun piztutako sutea, kontrolpean
Suak eragindako kea Gasteizetik ikusi daiteke, Arabako hiriburutik 14 kilometrora piztu den arren. Ez dago sugarrak Gasteizko mendietara heltzeko arriskurik.
Erredakzioa
Araba eta Gaztela-Leongo suhiltzaleek Trebiñun, Franku eta Uzkiano herrien artean, piztutako sute bat itzaltzeko lanetan dihardute. Dagoeneko suterik garrantzitsuena, Axarte herrian piztutakoa, itzalita dago. Zehazki, sua Franku herriko urbanizazio eta Presa izeneko inguruan dagoen zereal zelai batean piztu da.
Javier Garcia Reina Gasteizko Itzaltze Zerbitzuko teknikariak adierazi duenez, sutea "kontrolpean dago", haizeari esker. Suak Trebiñuko Konderriko hainbat arboladiri eragin dio. Dena den, Burgoseko Suteen Zentroak adierazi duenez, sua oraindik piztuta dago.
Ez dago sugarrak Gasteizko mendietara heltzeko arriskurik, kea Arabako hiriburutik ikusi daitekeen arren.
Beste sute bat Artzibarren
Bestalde, suhiltzaileak Artzibarren (Nafarroa) piztutako beste sute bat kontrolatzea lortu dute. Suak Azparren, Ekiza eta Aristu artean dagoen Baigura mendiko hego-ekialdeko arboladi bati eragin dio.
Sua kontrolatzea lortu duten arren, suhiltzaileak sutea piztu den inguruan jarraitzen dute, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Sua 16:47etan piztu da.