Gizartea -
Tragedia errepidean
Hiru lagun hil dira Corellan (Nafarroa) izandako istripuan
Ezbeharra AP-68 autobidean gertatu da, Nafarroa eta Errioxa arteko mugan. Ibilgailua errepidetik atera da eta kartel bat jo du.
Erredakzioa
Hiru pertsona (51 eta 24 urteko bi ama-alaba eta 48 urteko gizonezko bat) hil dira eta beste batek zauri larriak izan ditu Corellan (Nafarroa) izandako auto-istripu batean, AP-68an.
Hildakoak eta 23 urteko zauritua Calahorrako (Errioxa) ospitalera eraman dituzte. Zaurituaren bizitza ez dago arriskuan. Lauak Logroñon bizi ziren jatorri errumaniarrekoak ziren, Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez.
Ezbeharra 10:25ean gertatu da 201,8. kilometroan, Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiak medio. Zaragozako noranzkoan zihoan autoko gidariak kontrola galdu du eta errepideko hesiaren kontra egin du talka. Gero, turismoak kartel handi baten zutabea jo du.
Kolpearen ondorioz autoa erdibitu egin da eta atzealdea autopistaren alboko ubidera erori da.
Foruzaingoak bideratu du ezbeharra gertatu den lekuko zirkulazioa eta Argiketen taldeak hartu du izapideak betetzeko ardura.